XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren ager-aldia Abner: (tarrapatan sartuz): Egun ere, Goliath hor!.

Saul: Zainak xehatuko dauzkiak holako berriekin.

Abner: Agertu behar duzu.

Israelgo armada, beldurrez, ahalgez, etsimenduz deseginen zaiku.

Erregearen ikusteak dezokete bakarrik gizoneri bihotz eman.

Saul: Goazen ba.

(Saul Abner-ekin doa.)

(Eliab, Dabid eta bertze hiruzpalau hor egoiten dira, kanpoko alderat beha).

Laugarren ager-aldia Dabid: (gizon bati, besotik tiraka) Zer gertatzen da xuxen?.

Eliezer: Gizon bat bada bi metra et-erdiz goragokoa, Filistarren artetik agertzen dena: ea Israeldarrik baden oldartuko eta nausituko zaionik.

Gizon hori garraituko duena eginen du erregeak aberats baino aberatsago.

Bere alaba emanen dio emaztetzat eta haren etxekoeri nihork ez bezalako eskubideak.

Eliab: (Dabid-i larderiaka) Zer behar duk hik hortaz jakin? Ehaiz hi artzain eta pertsulari bat baizik.

Dabid: Israelgo semea naiz ni ere.

Ez ote dut nik ere herriaren gora-beheren berri jakiten ahal?.